XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2.13.- MOMENTU ZINETIKOA ETA BULTZADA ANGELUARRA.Translazioan egiten genuen bezala, hemen ere momentu linealaren eta bultzada mekanikoaren baliokideak diren magnitudeak defini ditzakegu errotaziorako.
1.- Momentu zinetikoa (Magnitude bektoriala da, norabidea eta norantza w-renak izanik.
2.- Bultzada angeluarra: Indar-momentuaren eta denboraren arteko biderkadura da:Bere norabidea eta norantza
Errotazio-dinamikaren oinarrizko ekuazioa hartuz:
Gorputza pausagunetik abiatzen dela suposatuz, zera izango dugu:
Beraz, translazioaren magnitudeekin gertatzen den bezala, errotazioan ere, bultzada angeluarra eta momentu zinetikoa berdinak dira.
Era berean
1835. urtean, biraka ari den azalera aztertzen hasi zen.
Lurra ere biraka ari da eta 24 ordutan bira osoa osatzen du.
Baina ekuatoreko puntu batek eta Euskal Herriko puntu batek ez dute abiadura tangentzial berdina.
Ekuatorekoak handiagoa du.
Horregatik haizea ekuatoretik Iparraldera datorrenean abiadurari eutsi eta azkarrago dator Ekialdera. Airea eta ura Ekialdera bultzatzen dituen indarrak dira hain zuzen
Energia zinetikoa eta lanaren definizio modernoa, Coriolis-ek eman zuen lehendabizi.
Energia zinetikoa, masa bider abiadura ber bi zati bi da, eta lana berriz, indarra bider erresistentzia gaindituz egindako distantzia.